
"Ramon Aldasoro, bere garaira aurreratutako politikaria" erakusketa
2023-02-06 2023-02-20 2023-03-06 8:00-21:00 Centro cultural Josu Murueta (Erandio) Presencial Fundación Leizaola
Ramon Aldasoro joan den mendeko 20 eta 30eko hamarkadetako Euskadiko politikari garrantzitsuenetako bat da. 1897ko otsailaren 20an jaio zen Tolosan. Valladolideko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen 1914 eta 1918 bitartean, eta Madrilgo Unibertsitatean doktoretza ikasketak egin zituen. Legelari ospetsua, Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Akademiako lehendakariorde izendatu zuten. Ikasketak amaitu ondoren, Aldasoro Bilbon kokatu zen, 1920an. Bere jarduera profesionala politikarekin uztartu zuen. Hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako buruzagi errepublikano bilbotar garrantzitsuenetako bat izan zen. 1920tik hitzaldi eta mitin errepublikar ugaritan parte hartu zuen, Gazteria Errepublikarra eta Bizkaiko Alderdi Errepublikano Autonomoa zuzendu zituen eta Kasino Errepublikanoko zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Aldasoro 1952ko otsailaren 2an hil zen Habanan, Kuban, bihotzekoak jota.


Gernikako X. Jardunaldi Antimilitarista eta Memoria Historikoaren Jardunaldien
2022-11-24 18:30 Astra Gernika Presencial Gernika Gogoratuz
Gernikako X. Jardunaldi Antimilitarista eta Memoria Historikoaren Jardunaldien gaia Urdaibaien egindako oroimen historikoa berreskuratzeko tokiko ekimenetan oinarrituko da. Bi ikerketa aurkeztuko dira eta horien gainean Gernika-Lumon eta Busturian egindako omenaldiak ere.
• Gernikako gerra-presoen ospitale militarra (1938-1940), 269 preso In memoriam. Amagoia Lopez de Larruzea eta Iñaki Uribarrena, Pipergorri Kultur Elkartea.
• Angel Lekuona, deportatua eta Hraistko kontzentrazio esparru-nazian hildakoaren oroimenez jarritako Stolperstein monumentua Busturian, Anton Gandarias.


Lesvisibles EMANALDIA
2022-11-21 19:00 Ibaiondo Eraikina (La Bolsa); Pelota Kalea 10, Bilbo // Edificio Ibaiondo (La Bolsa); c\Pelota, nº10, Bilbao Presencial Aldarte
“Lesvisibles”, 25 minutuko dokumental elebiduna (euskara / gaztelania) proiektatuko da. Bertan, frankismo garaian nerabezaroan eta gaztaroan bizi izan ziren eta testuinguru sozial errepresibo eta guztiz lesbofobo batean sozializatu ziren sei emakume lesbiana eta feministaren testigantzak jasotzen dira. Emakume horiek sexu-askatasuna eta emakumeek nahi zuten sexualitatea izateko eskubidea indarrez aldarrikatu zuen mugimendu feminista baten hasierako uneen parte dira.
Ondoren, dokumentalari buruzko solasaldia egingo da. Iritziak eta gogoetak partekatuko dira.
Ez utzi aukera hau pasatzen!!

XX. Fernando Buesa Mintegia - (2022710/27-28)
2022-10-27 2022-10-28 09.30 a 14.00 - 16.00 a 18.00 Aulario Las Nieves (Salón de Grados) Campus UPV/EHU - Vitoria-Gasteiz Presencial Fundación Fernando Buesa
XX. FERNANDO BUESA MINTEGIA “Justizia, egia eta elkarbizitza”
Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatu dute
Data: 2022ko urriaren 27a eta 28a
Lekua: Elurra Eraikina (Gradu Aretoa) - UPV/EHU Campusa
https://goo.gl/maps/DRdonJcvs7SGt6eJ9
Vitoria-Gasteiz
Terrorismoaren eta ETA talde terrorista beraren amaierak erakunde horren berrehun preso inguru utzi ditu, beste legatu batzuen artean, euren krimenengatik kondena betetzen ari baitira. Gaur egun, eztabaida sozial, politiko, instituzional eta mediatiko bat hedatuta dago pertsona horien kondenak betetzeari eragin diezaioketen baldintza juridikoei buruz. Azaletik ikusita, zenbaitetan irakur daitezke salaketa batzuk, esaten dutenak pertsona horiek kartzelak utziko dituztela isilpeko erabaki politiko batzuei esker, teknika juridikoaren akatsengatik edo abantailak diskrezioz aplikatzeagatik. Bestaldean, berriz, ikusten dugu ukatu egiten zaizkien tratamendu edo berme batzuk eskatzen direla, praktikan jarriz gero horien kartzelaldia murriztuko edo nabarmen hobetuko luketenak.
Hamaikagarren eztabaida baten aurrean gaude, zeinetan terrorismoa egon zenean gertatutako konfrontazioa luzatu egiten den hori jada aktibo ez dagoen garai batera. Are atzeraeraginezko formula batzuk proposatzen dira, egintza jakin batzuengatiko erantzukizunak iraungi gabekotzat direlakoan. Eztabaida horren izateko arrazoiaz haraindi, uste dugu badagoela eremu tekniko bat zeinetan Justizia gai izan daiteken gaur egunean azaltzeko zein diren problematika horri buruzko aukerak eta mugak hala nola preso horien zigorren betetzeari buruzko baldintzak eta denbora. Profesionalen eta adituen ezagutza zorrotzetik abiatuta, hartu ahalko dira gaiari buruzko erabaki beren-beregizkoak. Horiek gabe, ordea, uste dugu eztabaidak ez garamatzala inora, desitxuratu besterik ez duela egiten edo inolako irtenbide praktikorik ez duen eremu batzuetan lur hartzen duela.
XX. Fernando Buesa Mintegiak ekarpena egin nahi dio, beste behin, Euskal Herriko elkarbizitzari, arazo hori ezagutzen duten profesionalak gonbidatuz joko-arauak eta, halaber, horren erraz ahazten diren eta hainbeste kalte –kalte, hain zuzen ere, gizarteak terrorismoa amaitu arren Justiziak bere egitekoa betetzen jarraitzen duenari buruzko pertzepzioari– egiten duten mugak eta aukerak azal diezazkiguten.
XX mintegiko egitaraua (PDF):
http://fundacionfernandobuesa.com/web/xxsmintegia/
Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:
Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi:
info@fundacionfernandobuesa.com
Argibide gehiago hemen: 945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com
Mintegia streaming bidez emango da:
https://www.youtube.com/cha.../UCkUkIsNgLko4VeI6wqoBqeA/live

“Héroes de la retirada La disolución de ETA político-militar” liburuarenaren aurkezpena
2022-10-06 19.00 Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo (Vitoria-Gasteiz) Presencial Fundación Fernando Buesa
Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioak ondoko liburuarenaren aurkezpena antolatzen dute:
Héroes de la retirada
La disolución de ETA político-militar
Eguna: 2022eko urriak 6
Ordua: 19.00 horas
Lekua: Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
C/ Lehendakari Aguirre 2 Vitoria-Gasteiz
Aurkezpenean parte hartuko dute:
Faustino López de Foronda
Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Gaizka Fernández Soldevilla
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa eta liburuaren koordinatzailea
Sara Hidalgo
Libuaruaren koordinatzailea
HISTORIA MINTEGIA: GENERO-ERREPRESIOA FRANKISMOAN
2022-10-21 9:00-17:30 Bizkai Aretoa. Bilbao Presencial Fundación Leizaola
José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako Sailburuordeak mintegiaren hitzaldi inaugurazioa emango du.
Hiru mahai inguru izango ditu non eztabadaituko duten:
- 9:30: 1. mahaia: Gerraosteko errepresioa
- 12:00: 2. mahaia: Emakumea erregimen frankistaren pean
- 16:00: 3. mahaia: Genero-azterketen bidez errepresio frankistari buruz ikasi duguna

"Hutsunetik-elarrizketara. Encuentros entre víctimas y sociedad".: BIdea eteten denean
2022-05-17 19:00-20:00 Lugaritz Kultu etxea (donostia) Presencial y online Bakeola-EDE Fundazioa
BAKEOLA_EDE Fundazioak indarkeria politikoaren biktimen eta gizarteko hainbat sektoreren arteko jardunaldiak antolatzen ari da, topaketa eta hausnarketa-guneak errazteko helburuarekin. Jardunaldi hauek indarkeriak egunerokoan eta bizitzan zehar duen eragina ikusarazten lagundu nahi dute.
Hainbat gairen inguruan zenbait topaketa antolatzen ari dira, eta honek "Bidea eteten denean…" izango du ardatz, oraingoan Clarissa Pinkola Estés autorearen ipuin bat oinarri hartuta: Indarkeriaren zein abusu sistematikoen ondareak hauskortasuna, isiltasuna, tentsioa, zaurgarritasuna, ezegonkortasuna, polarizazioa eta baliabideen eskasia eragin ditzakete gizartean. Zailtasunek eta kolpe handiek eragindako mina eta amorrua… Nola bideratu? Nola aurrera egin? Errealitate mingarria eta isila da, eta ezagutzera eman beharra ikusten dugu. Oraindik asko dira bizirik dirauten ondorioak. Haiengana hurbildu eta ezagutu behar ditugu, horien irismenaz jabetzeko eta, honela, bizikidetza iraunkorrerantz urrats sendoak eman ahal izateko.
Laugarren jardunaldia euskaraz burutuko da maiatzaren 17an, 19:00etatik 20:00etara, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Bietako batean parte hartzeko izena eman honako estekan:
https://edefundazioa.org/servicios/gizarte-eta-biktimen-arteko-jardunaldiak/?lang=eu

NADIE ES ILEGAL - INOR EZ DA ILEGALA
2022-05-12 19:15 Salón de actos de Escolapios Bilbao Presencial Itaka Eskolapios
+info izena emateko
Bilboko Zurrumurruen aurkako estrategia - Pintxo pote literarioa
2022-05-19 2022-05-20 19h Presencial
Zurrumurruen Aurkako Kontakizun laburren lehiaketako irabazleekin gustura egon gura duzu tarte batean?
2020 eta 2021.edizioan saritutako kontakizunak jasotzen dituen liburuaren ale bana emango zaie parte - hartzaileei

Hutsunetik elkarrizketara. Encuentros entre víctimas y sociedad
2022-05-10 2022-05-17 19:00-20:00 Lugaritz Kultu etxea (donostia) Presencial y online Bakeola-EDE Fundazioa
BAKEOLA_EDE Fundazioak indarkeria politikoaren biktimen eta gizarteko hainbat sektoreren arteko jardunaldiak antolatzen ari da, topaketa eta hausnarketa-guneak errazteko helburuarekin. Jardunaldi hauek indarkeriak egunerokoan eta bizitzan zehar duen eragina ikusarazten lagundu nahi dute.
Hainbat gairen inguruan zenbait topaketa antolatzen ari dira, eta honek "Bidea eteten denean…" izango du ardatz, oraingoan Clarissa Pinkola Estés autorearen ipuin bat oinarri hartuta: Indarkeriaren zein abusu sistematikoen ondareak hauskortasuna, isiltasuna, tentsioa, zaurgarritasuna, ezegonkortasuna, polarizazioa eta baliabideen eskasia eragin ditzakete gizartean. Zailtasunek eta kolpe handiek eragindako mina eta amorrua… Nola bideratu? Nola aurrera egin? Errealitate mingarria eta isila da, eta ezagutzera eman beharra ikusten dugu. Oraindik asko dira bizirik dirauten ondorioak. Haiengana hurbildu eta ezagutu behar ditugu, horien irismenaz jabetzeko eta, honela, bizikidetza iraunkorrerantz urrats sendoak eman ahal izateko.
Hirugarren jardunaldia gazteleraz burutuko da maiatzaren 10an, 19:00etatik 20:00etara, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Laugarren jardunaldia euskaraz burutuko da maiatzaren 17an, 19:00etatik 20:00etara, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Bietako batean parte hartzeko izena eman honako estekan:
https://edefundazioa.org/servicios/gizarte-eta-biktimen-arteko-jardunaldiak/?lang=eu

Basaurin anitzak gara - Ekintzak maiatzak 2022
2022-05-06 2022-05-26 Presencial Amekadi
Basaurin gure aniztasuna ospatu nahi dugu! Eta horixe egingo dugu irakurketaren bidez, udalerriko arlo desberdinetako zenbait erreferentekin askalduz (hezkuntza, kirola, asoziazionismoa...) edota ekintza berriak diseinatuz gure hileroko bileran.
Begiratu bat egin programazioari eta idatz iezaguzu gustoko dituzun ekintzen berri jasotzeko eta zure izena emateko.
Izen emateak: desmontalosrumores@basauri. es
606050662

Leizaola Fundazioak euskaltzaile talde bat bilduko du Bilboko Euskararen Etxean, bihar maiatzaren 5ean "Elebitasunaz eta elkarbizikidetzaz" hausnartzeko. Topaketa 17:00an hasiko da eta Nestor Atxikallendek (Bizkaiko Foru Aldundia), Mikel Arregik (Euskarabidea), Patxi Baztarrikak (hizkuntzalari, euskaltzale eta politikaria), Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Miren Agurtzane Elorduyk (EHU), Kepa Erdoziak (EHU), Maddi Etxebarriak (Elhuyar) eta Miren Elixabete Larrinagak parte hartuko dute. Aurkezlea eta moderatzailea Agurtzane Bilbao izango da. Saio zuzenean ikusteko aukera izango dago, esteka honen bidez: https://www.youtube.com/watch?v=PfwmyU8DTJg
2022-05-05 17:00 Biboko euskararen etxean Presencial Fundación Leizaola
Leizaola Fundazioak euskaltzaile talde bat bilduko du Bilboko Euskararen Etxean, bihar maiatzaren 5ean "Elebitasunaz eta elkarbizikidetzaz" hausnartzeko.
Topaketa 17:00an hasiko da eta Nestor Atxikallendek (Bizkaiko Foru Aldundia), Mikel Arregik (Euskarabidea), Patxi Baztarrikak (hizkuntzalari, euskaltzale eta politikaria), Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Miren Agurtzane Elorduyk (EHU), Kepa Erdoziak (EHU), Maddi Etxebarriak (Elhuyar) eta Miren Elixabete Larrinagak parte hartuko dute. Aurkezlea eta moderatzailea Agurtzane Bilbao izango da.
Saio zuzenean ikusteko aukera izango dago, esteka honen bidez: https://www.youtube.com/watch?v=PfwmyU8DTJg

Irakurketa Kluba Barakaldon
2022-05-17 2022-05-16 19:00 - 20:30 Librería Libreramente Liburudenda Presencial Amekadi
Proposatutako bi irakurketa hauetan (edo bietariko batean) murgiltzera eta Monica Leivarekin batera Zurrumurruen aurkako ikuspegi batetik gogoetak partekatzera animatzen zaitugu.
- Mónica Leiva: Kazetari independentea, analista eta arabiar eta islamiar munduan ikertzaile aditua
Gorde ezazu data zure agendan! Izen emateak: amekadi@gmail.com / 670745032

Liburu Aurkezpena: "Una luz en el desierto"
2022-05-17 2022-05-17 18:00 - 20:00 Bilborock Presencial Amekadi
Bilboko Udalaren Zurrumurruen Aurkako Estrategiak idazlea eta musikaria den Isaac Ebelle eta Pascual Perea kazetariaren artean izango den Liburu aurkezpenean eta solasaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu. Kamerundarrak 3 urtez Ceutako hesia salto egiteko eta Europara iristeko egindako legez kanpoko emigrazioaren ibilbidea kontzatzen duen liburua. "Una luz en el desierto" Datorren maiatzaren 17an 18:00etan Bilborock-en itxarongo zaitugu, Mesedeetako Kaia 1.
IZENA EMATEA GOMENDAGARRIA DA: antirumores@bilbao.eus / amekadi@gmail.com / 662 425 662

Zurrumurruen Aurkako Tailerra: "¿Qué hago con mis privilegios?
2022-05-12 2022-05-12 18:00 - 20:00 Biblioteca Txomin Aresti Liburutegia Presencial Amekadi
Tailer honetan hausnarketa egin nahi dugu ditugun pribilegioez, haiekin nola sentitzen garen eta nola erabiltzen ditugun, geure baitan dauden egitura hierarkikoez kontzientzia har dezagun. Hau izango baita gure abiapuntua gure aniztasunak besarkatzen dituen berdintasunezko bizikidetza eraikitzeko orduan.
Parte hartu nahi duzu? Izen emateak: amekadi@amekadi.org

Getxoko Zurrumurruen Aurkako Agenda - Getxoko Zurrumurrurik Ez! Estrategia
2022-05-09 2022-05-11 2022-05-18 2022-05-22 Getxo Presencial Amekadi
+info izena emateko
Zurrumurruen aurkako maiatza - Vitoria - Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategia
2022-05-10 2022-05-17 2022-05-24 Vitoria - Gasteiz Presencial Amekadi
Hirugarren urtez jarraian, hainbat jarduera egingo dira maiatzean, Zurrumurruen Aurkako Udal-Estrategiari lotuta; hau da, gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta komunikazio-proiektua, kulturartekotasunaren ikuspegitik. Hilaren hiru asteartetan izango ditugu jarduerak:
Maiatzaren 10ean, Landatxoko gizarte-etxean, 18:30-20:30, “Zer egin dezaket nire pribilegioekin?” tailerra. Leticia Urretabizkaia talde-prozesuen bideratzailea da eta honakoetan jaso du formazioa: Instituto de Facilitación y Cambio, Centro de Transformación del Conflicto Humano y Comunicación No Violenta. Proposatzen den tailerrak helburu du birpentsatzea boterea egikaritzeko moduarekin lotura estua duten pribilegioak eta halakoek sortu ahal dizkiguten sentimendu kontrajarriak. Leticia Urretabizkaia, talde-prozesuen bideratzailea, Giza Gatazka Eraldatzeko eta Bortxarik Gabeko Komunikaziorako Zentroan trebatua, besteak beste, izango dugularik. Tailer honetan, pribilegioak botere-harremanean dituen eraginak birpentsatuko ditugu, sentimendu kontrajarriak sorraraziko digulakoan.
Maiatzaren 17an, Oihanederren, 18:30-20:30, Xabier Aierdik,— Soziologian doktorea, Begirune fundazioko kidea eta migrazioetan aditua— hausnarketa egingo du immigrazio eta euskarari buruzko harremanaz eta biek kohesiorako dituzten aukerez.
Euskarazko mintegi honetan zeinu-hizkuntzako interpretazioa izateko aukera izango da, baita umeak zaintzekozerbitzua ere. Beti ere Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuari aldez aurretik eskatuta.
Maiatzaren 24an, 12:30-14:00 goizeko ordutegian, eta Luis Aramburu Musika Eskolan, Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Mapa Interaktibo bat sortzeko ekimena aurkeztuko da eta erakundeek kulturarteko ikuspegiak dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartuko da.

Dokumentu lesibleak
2022-03-05 12 h CINES GOLEM SALA 2 Presencial Aldarte
ALDARTEk martxoaren 5ean, larunbata, egindako Lesvisibles dokumentala Zinegoak Jaialdian proiektatuko da 12: 00etan Golem sala 2 zinema-aretoetan.
Lesvisibles-ek LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskadin nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten sei emakumeren testigantzen bidez. Emakume horiek lesbiana eta feminista gisa sozializatu ziren gizarte-testuinguru errepresibo eta guztiz lesbofobo batean.

TELESFORO MONZÓN ERAKUSKETA: MITO ALA ERREALITEA
2022-02-17 2022-02-28 8:00-20:00 Presencial Fundación Leizaola
Funtsezko pertsonaia izan zen euskal abertzaletasunak XX. mendean izan zuen bilakaera eta Euskal Herriaren historia ulertzeko. Idazlea, politikaria eta lider petoa izan zen.
Trantsizio garaian, bere musika-sorkuntzak, "Itziarren semea", "Batasuna", "Lepoan hartu" edo "bai euskarari", belaunaldi oso baten soinu-banda bihurtu ziren.
Prentsan egindako kolaborazio ugariei, berak idatzitako lan ugari gehitu behar zaizkie: poema liburuak: Urrundik (1945), Gudarien eginak (1947); antzeriki antzezlanak: Odol Bidea, Zurgin Zaharra, Menditarrak (1958), Gure behia hil da, Azparneko Anderea, Eneko Bizkai eta Maria Lorka (1966), Lau kantari eta xori bat, Hazparneko bozkarioa, Ur garbia, Behorraren ostikada.

Online ikastaroa: komunikazioa eta bitartekaritza gatazken lantze etikorako (3. edizioa!)
2022-03-01 2022-03-31 Online Baketik
Urteko batzarra
2022-03-30 17:00 vitoria-Gasteiz Presencial
Datorren martxoaren 30ean, 2022ko Urteko Batzarra egingo dugu Gasteizen, osasun-baldintzek ahalbidetzen badute.